DHB
Baloreak eta joko ona, zelai barruan nahiz kanpoan
Ez zen posible izan, eta Vithas Gaztedi erori egin zen aurkari handi baten kontra. Horrela, azken partidatan izandako garaipen joerarekin […]
Ez zen posible izan, eta Vithas Gaztedi erori egin zen aurkari handi baten kontra. Horrela, azken partidatan izandako garaipen joerarekin hautsi du, Ohorezko B Mailako A sailkapeneko bigarren itzuli honetan.
Vithas Gaztedik ezer gutxi egin ahal izan zuen Hernaniren aurka. Gipuzkorrek beren eskuzko joko bikaina eraiki eta gero, garaipena lortu zuten Landare Tokin, 33-7 argi batekin.
Gasteiztar gazteek dena eman zuten, baina hernaniarrek apenas akatsik egin ez zutenez gero, norgehiagokaren balantza beren aldera erori zen. Hernaniarrek eskolatik eraikitako joko paregabe baten lekuko izan ziren gasteiztarrak. Talde-jokoa erakutsita, lanean ekin eta errugbiak barnebiltzen dituen arlo guztietan direlarik bereizgarriak.
Igandeko egun bereziari amaiera emateko, hirugarren denboratik haratago, bertoko sagardotegi batean bazkaldu zuten talde biek, eta guk dakigula, oraingoan arabarrak hernaniarren mailan ibili ziren ia-ia.