Liga Vasca Femenina
Titulua lortzeko borrokan
Martxoaren 26an, larunbatean, 16: 00etan, Vithas Gaztediko neskek Hernaniren aurka jokatu zuten Landaren. Emozioa nagusi zen, gasteiztarrak lehenengo postuan iristen […]
Martxoaren 26an, larunbatean, 16: 00etan, Vithas Gaztediko neskek Hernaniren aurka jokatu zuten Landaren. Emozioa nagusi zen, gasteiztarrak lehenengo postuan iristen baitziren Hernanira, eta puntuen batuketa behar zuten goian mantentzeko. Hala gertatu zen Vithas Gaztediren aldeko 07-19 partida amaitu zenean, eta emakumezkoen Euskal Ligako lehen postuan berretsi zen.
Partida hasi aurretik horren garrantzia arnasten zen, Vithas Gaztediko neskak dena emateko prest zeuden eta Hernanik ez zien erraz jarriko. Hernaniren defentsa sendoa izan arren, 5. minutuan lortu zuen lehen entsegua Zandilek, Vithas Gaztediren lehen 7 puntuak Adararen transformazioarekin lortuz.
19. minutuan Saquiak beste 5 puntu lortu zituen eta norgehiagokaren lehen zatia bukatu baino lehen Adarak entsegua egin zuen, markagailua 0-19 utziz atsedenaldian.
Vithas Gaztediko neskak borrokan ari ziren eta bigarren zatia ez zen lehenengoa baino lasaiagoa izango. Hernanik erasokorrago jokatu zuen oraingoan, eta gasteiztarrak defentsan aritzera behartu zituen. Hernanik entsegu bakarra egin zuen eta Vithas Gaztedik garaipena lortu zuen (07-19).
Aipatu behar da Gaztediko neskek jasotako babesa afizioren partez, izan ere, jende mordoa gerturatu zen Hernanira gure taldea animatzeko.
Emaitza honek gure neskak irabazle bezala konfirmatzeko eta emakumezkoen euskal ligako kopa altxatzeko puntu bakarrera uzten ditu. Datorren larunbatean, apirilaren 2an, itxiko dute bigarren itzulia Uni Bilbok eta Vithas Gaztedik.
Hitzordu zirraragarria izango da, eta Arabako jokalariek ilusioz, indarrez eta gogoz egingo diote aurre.
Fecha
29/03/2022
Comentarios
Categorías
Emakumezkoen Euskal Liga, Kronikak, Lehiaketa, Orokorra
Partekatu artikulu hau: