Skip to main content

Gaztedi Neskak
5
Villenueve De Marsans
10

Finala parekatua

Pasa den igandean, abenduak 18, goizeko 12:15etan emakumezkoen Euroregioko finalak hasiera izan zuen Hernaniko errugbi zelaian, Landaren. Gaztedi eta Villeneuve […]

Pasa den igandean, abenduak 18, goizeko 12:15etan emakumezkoen Euroregioko finalak hasiera izan zuen Hernaniko errugbi zelaian, Landaren. Gaztedi eta Villeneuve de Marsans izan ziren elkarren aurka aritu ziren bi taldeak. Partidu gogor baten ostean, emaitza ez zen espero bezain polita izan gasteiztarrentzat, izan ere, partidua galtzen amaitu zuten, markagailua 5-10 geldituz. Emaitza nahi zena izan ez arren, Gaztediko neskak, oso pozik itzuli ziren etxera, partidu polita jokatu zutelako eta esperientzia ederra izan zelako frantsesen aurka jokatu ahal izatea.

Entsegu gutxiko partidua izan zen, baina, emozioz eta intentsitatez beterikoa. Lehenengo zatian entsegu bat besterik ez zen egon, frantsesek egin zutena, eta baita ere transformatzea lortu zutena. Gasteiztarrek sentsazio onekin amaitu zuten lehenengo zatia, nahiz eta, markagailuan atzeratuagoak joan, hain zuzen ere, 0-7. Sentsazio hori, taldeko partaide guztiak lan polita egiten ari zirelari zegokion.

Bigarren zatian, Gaztedik hainbeste itxaron zuen entsegua heldu zen, Leire Segundok lortu zuen entsegu hori markatzea. Ordea, gasteiztarrek ez zuten tranformatzea lortu. Partidak aurrera jarraitu ahala, Gaztedik egin zuen zigor kolpe baten ostean, frantsesek 3 puntu irabaztea lortu zuten, ostikada baten bidez. Azkenik, partida 5-10 amaituz.

Amaitzeko, partidu gogorraren ostean, Gaztediko neskek kopa etxera ekartzea lortu ez zuten arren,  oso pozik itzuli ziren etxera jokatutako partiduarekin. Gainera, eguraldiak asko lagundu zuen, bai jokalari eta ikuslego guztiari ere. Gasteiztarrek badakite asko dutela ikasteko eta hobetzeko oraindik, horregatik, orain gabonetako deskantsu honetan gogor entrenatzen jarraituko dute, Euskal ligako hurrengo partiduan berriz ere guztia ematera irteteko.

Fecha

21/12/2022


Comentarios

0


Categorías

Gaztedi Neskak, Kronikak


Partekatu artikulu hau: