
Asteburuko jardunaldiak
Asteburu honetan jarduera bihar, maiatzak 28, bilduko da. Goizeko 11:00etan, Elorrion, Vithas Gaztediko S18 taldeak euskal ligako finala jokatuko du […]

Asteburu honetan jarduera bihar, maiatzak 28, bilduko da.
- Goizeko 11:00etan, Elorrion, Vithas Gaztediko S18 taldeak euskal ligako finala jokatuko du Ordizia R.T. taldearen aurka. Denboraldi bikain bati amaiera bikaina emateko aukera paregabea.
- Lakuan, 10:30etatik aurrera Euskadiko XXXIX eskola-jokoak ospatuko dira. Bertan, Vithas Gaztediko S14 taldeak triangeluar bat jokatuko du Bizkaiko eta Gipuzkoako ligako irabazleen aurka.
- Egunari errematea emateko, arratsaldean lagunarteko bi partida jokatuko dira, emakumezkoetan eta gizonezkoetan S23, Vithas Gaztedi eta Sabadell Rugby taldeen artean. Neskak 16:30ean eta mutilak 18:00etan.
Zorte on guztioi! Aupa Gaztedi!
