Skip to main content

La Única
21
Vithas Gaztedi
24

Aurrerapauso garrantzitsua Vithas Gaztedirentzat

Pasa den larunbatean arratsaldeko 17:00etan Gaztediko neskok La unicaren kontra jokatu genuen Nafarroako Unibertsitate publikoko zelaian. Gure zortzigarren jardunaldia izan […]

Pasa den larunbatean arratsaldeko 17:00etan Gaztediko neskok La unicaren kontra jokatu genuen Nafarroako Unibertsitate publikoko zelaian. Gure zortzigarren jardunaldia izan zen, eta soilik bi partida falta zaizkugu aurtengo ligako txapeldunak zeintzuk izango diren jakiteko.Markagailuak gazteiztarren alde jo zuen hiru puntugatik, 21-24ko garaipena lortuz; eta gainera, emaitza horri esker bonusa lortu dugu. Emaitzari erreparatuz ikus dezakegu nolako partida izan zen: gogorra, neketsua eta parekatua.

La Unicako taldeak jokalari handiak ditu, kontaktuan gogorrak eta plakatzeko zailak direnak. Hala ere, Gaztedik ez zuen inongo momentuan etsi, aurkariek markagailua berdintzen zuten bakoitzean aurretik jartzen jakin genuen. Honetaz gain, Hegoafrikatik etorritako kide berriek Gaztediko kamiseta estreinatu zuten.

Partidua hasi zen, egukipean eta lokatza eze. Lehia gogor baten ostean, Chenoa Ringtoumda izan zen markagailutik zeroa ezabatu zuena, Gaztedirentzako lehen entsegua eginez eta Adara Alfonsok jaurtitako ostikadari esker lortutako bi puntuak batuz, partida 7 – 0 izan zen 28. minutuan.

Orduan, Gaztediko jokalari bati txartel horia atera ostean, La Únicak bere lehen 7 puntuak lortu zituen. Partida osoan zehar 3 txartel horia ikusi zituen Gaztedi taldeak. Baina, hala ere, Zandile Senzekile masuku izan zen, abiada bizian, hurrengo 5 puntuak gehitu zituenak eta Adara Alfonsok konbertsioa beste behin sartu zituena, Gaztedi aurreratu zen berriz ere 45. minutuan, markagailua 7-14 utziz.

Txuri-berdeak berriz ere berdintzea lortu zuten beste 7 puntu sartuz. Leire Segundok, ordea, 5 puntu gehiago lortu zituen bere taldearentzat. Partida 14-19 zihoan 72. minutuan eta esfortzu eta irmotasun handia erakutsi ostean, berriro ere, Zandileren txartel horiaren ostean beste entsegu bat gehiago eskuratu zuen gasteiztarrontzat. Denbora agortu zen, garaipena Gaztedirentzat izan zen, baina, hala ere, azken jokaldian La única sartu eta entsegatzea lortu zuen. Ostikada ere eskurtu zuten, beraz, 21-24 puntuko emaitzarekin amaitu zen partida. Aurkariekin hirugarren denbora eder bat partekatu ahal izan genuen, Koronabirusaren ondorioz aurretik bideragarria izan ez zena.

Garaipen honi esker inoiz baino hurbilago kokatzen gara liga irabazi ahal izateko. Sentsazio onak Gasteizerako bueltan, hobetzeko gogoak eta burua hurrengo partidan jarrita gaude neskok jada.

Fecha

16/03/2022


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: