Cookien Politika
Gaztedi Rugby Taldeak ez du cookierik erabiltzen erabiltzaileen informazioa jasotzeko, ezta sarbide-IP helbideak erregistratzen ere. Erabiltzaileen datu pertsonalak ez dira biltzen haiek jakin gabe, eta ez zaizkie hirugarrenei lagatzen.
Zer dira cookieak?
Cookieak jarduera biltegiratzeko fitxategiak dira, zeinak zuk erabiltzaile eta bezero zaren aldetik egindako jarduera ezagutzeko aukera ematen dioten Gaztedi Rugby Taldeari. Webgunearen eta gehien bisitatzen diren edukien erabilerari buruzko metrikak ezartzea da sistema horien helburua, “erabiltzailearen esperientzia” esaten zaiona.
Zein cookie-mota daude?
Hainbat cookie-mota daude:
- Kudeatzen dituen pertsonaren arabera hauek bereizten dira:
- Cookie propioak: zure ordenagailura gure zerbitzari edo domeinuetatik bidaltzen direnak.
- Hirugarrenen cookieak: guk zuzenean kudeatzen ez dugun zerbitzari edo web domeinu batetik bidalitakoak, hirugarren erakunde batetik bidaltzen direnak (adibidez: Googleren zerbitzuak).
- Aktibo dauden denboraren arabera:
- Saioko cookieak: saioan zehar erabiltzailea zuzenean identifikatzeko aukera ematen dute, eta horrek esan nahi du memorizatuak direla eta saio aktibo batek irauten duen bitartean soilik balio dutela, hau da, webgunera egiten duen bisitan, zure gailuan bat bera ere geratu gabe.
- Cookie iraunkorrak: zure gailuan egoten dira eta gure webguneak irakurtzen ditu bisita berri bat egiten duzun bakoitzean. Cookie horiek funtzionatzeari uzten diote data jakin bat igarota.
- Helburuaren arabera:
- Cookie teknikoak: nabigazioa eta webgunearen funtzionamendu egokia hobetzen dute.
- Pertsonalizazio-cookieak: zerbitzuan sartzeko aukera ematen dute, irizpide batzuen arabera aurrez definitutako ezaugarri baztuk emanez.
- Analisi-cookieak: emandako zerbitzuaren erabilera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko aukera ematen dute.
Nola baimentzen diguzu cookieak erabiltzea?
Honako ekintza hauek eginez, Gaztedi Rugby Taldeari cookieak erabiltzera baimentzen duzu:
-
Saioaren hasiera bakoitzean eskuragarri dagoen cookieak konfiguratzeko panelean: erabiltzaileak onar dezake webgunearen goiburuan dagoen informazio-bannerrean adierazitako ONARTZEN DUT laukitxoa markatuz, edo cookieen konfiguratzailean bertan, onartu nahi dituen cookie-tipologiaren laukitxoa markatuz. Kasu horretan, erabiltzailea baimena emango du da aurreko atalean deskribatu ditugun cookie-motak ezar eta erabil ditzagun nabigatzeko baliatzen ari den gailuan.
Hala ere, erabiltzaileak gogoan izan behar du edozein unetan baliogabetu ahal izango duela webgune honetan cookieak erabiltzeko baimena, hasieran erabilera hori onartu izan arren, eta cookieak edota datuak biltegiratzeko eta berreskuratzeko gailuak bere ekipamendu informatikotik ezabatu ahal izango dituela, nabigatzailea horiek desaktibatzeko konfiguratzeaz batera.
-
Nabigatzailearen konfigurazioaren bidez: Gainera, alde teknikotik posible eta eraginkorra denean, nabigatzailearen konfigurazioaren bidez onartu ahal izango du erabiltzaileak cookieen erabilera.
Nola molda/alda ditzakezu cookieak?
Erabiltzaileak beti pertsonalizatu ahal izango du cookieen erabilera, baita haien bilketa ere, nabigatzailearen aukerak moldatuz. Nabigatzailearen arabera, cookieen konfigurazioa leku batean edo bestean egongo da. Topatzeko, nabigatzailearen ‘Laguntza’ aukera balia dezakezu.
Ohiko nabigatzaileetan:
- Firefox: Hobespenak\Pribatutasuna eta segurtasuna\Jarraipena\Bidali webguneei “Do Not Track” seinalea zure jarraipena ez egiteko adierazteko.
- Chrome: Menua\Hobespenak\Aukera aurreratuak\Pribatutasuna\Edukiaren konfigurazioa\Cookieak\Blokeatu cookieak aldez aurretik zehaztuta.
- Explorer: Tresnak\Interneteko aukerak\Pribatutasuna\Konfigurazioa\Mugitu kontrol irristagarria erabat gora cookie guztiak blokeatzeko edo erabat behera cookie guztiak baimentzeko, eta, jarraian, egin klik Onartu aukeran.
Nola ezaba ditzakezu cookieak gure webgunean nabigatu eta gero?
- Firefox: Historia\Garbitu azken historia. Menu gainerakorra agertuko da, eta bertan zein informazio ezabatu nahi duzun erabaki ahal izango duzu, cookieak barne.
- Google Chrome: Historia\Ezabatu nabigazio-datuak. Menu gainerakorra agertuko da, eta bertan zein informazio ezabatu nahi duzun erabaki ahal izango duzu, cookieak barne.
- Internet Explorer: Tresnak\Ezabatu esplorazio-historia. Menu gainerakorra agertuko da, eta bertan zein informazio ezabatu nahi duzun erabaki ahal izango duzu, cookieak barne.
- Android Chrome:Hobespenak\Segurtasuna eta pribatutasuna. Menu gainerakorra agertuko da, eta bertan zein informazio ezabatu nahi duzun erabaki ahal izango duzu, cookieak barne.