Ezohiko Batzar Orokorrerako Deia
Ohar honen bitartez, GAZTEDI RUGBY TALDEko EZOHIKO BATZAR OROKORrera deitu nahi zaituztegu. Urtarrilaren 22an, larunbatean izango da, lehenengo deia 10;30etan, eta bigarrena 11;00etan izango direlarik. Gamarrako kirol-instalazioan antolatuko da, Gasteizko Gamarra Tabernan, hain zuzen.
GAI ZERRENDA
- Batzarreko zuzendari eta idazkari izateko pertsona biren izendapena.
- Estatutu Sozialetako 38. artikuluko lehenengo paragrafoaren aldaketa, urteko ekitaldi ekonomikoak kirol denboraldiarekin bat egiteko helburuarekin, irailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31an amaituz.
- Estatutu Sozialetako BOSGARREN KAPITULUA HAUTESKUNDE-PROZESUA 36 eta 37. artikuluen aldaketa. Honek zuzendari eta zuzendaritza-batzordeko karguak beteko dituzten pertsonen hautaketan, aurretiazko hautagaitza sistema bat ezartzea du helburu. Hautagaiak aurkezteko aldi baten irekiera proposatuz, eta baita aipaturiko artikuluek baldintzatu litzaketen Estatutu Sozialetako artikuluen aldaketa.
- Klubeko zuzendaritzarako eta zuzendaritza-batzordeko karguaren hautagaitza aurkezpen-aldiaren irekieraren zehaztapena, eta baita Batzar Orokorraren datarena ere.
- Bazkide biren izendapena, batzarreko akta sinatuko dutenak, batzarreko zuzendari eta idazkari izendatutakoekin batera.
Gasteizen, 2021eko abenduaren 27an
MOISES SAN MATEOS LOPEZ DE IPIÑA
GAZTEDI RUGBY TALDEKO ZUZENDARIA