Skip to main content

Gaztedi Neskak, nahiz eta galdu, sentsazio onekin ekin dio ligari

Gaztedi Neskak sentsazio onekin ekin dio ligari, nahiz eta Bera-Beraren aurka 14-5 galdu Aurreko larunbatean, urriak 15, Gaztedik Euskal ligako […]

Gaztedi Neskak sentsazio onekin ekin dio ligari, nahiz eta Bera-Beraren aurka 14-5 galdu

Aurreko larunbatean, urriak 15, Gaztedik Euskal ligako lehenengo partidua jokatu zuen, Donostian. Partidua eguerdiko ordubatean hasi zen, Anoetako errugbi zelaian. Partidu honetan Bera-berako neskak eduki zituen Gaztedik aurrez aurre 80 minutu luzez. Deborak luze jo zuen, bero asko egiten zuelako, baina, hala ere, asko gozatutako partidua izan zen, nahiz eta emaitza Gaztediko neskek nahi zutena ez izan. Markagailuak 14-5 amaitu zuen, Bera-berak garaipena lortuz. Emaitza albo batera utziz, partidu garrantzitsua izan zen gasteiztarrentzat jokalari berriek jokatzeko eta sub-16tik zetozten gazteek tralde berriarekin martxa hartzeko.

Partiduaren lehenengo zatia oso gogorra izan zen Gaztedirentzat, izan ere, baloiaren posesioa Bera-berarena izan zen gehien bat, eta gainera, Gaztediren zelaian jokatu zen batez ere. Hala ere, oso ondo defendatu zuten Gasteizterrek eta Donostiarrek bi entsegu besterik ezin izan zizkieten sartu. Lehenengoa, 21’ minutuan Maite Lasagaren eskutik, eta beranduango, 33’ minutuan Leire Markiegik. Gainera,  bi entseguak transformatzeaz enkargatu zen Enara Arteaga. Lehenengo denbora amaitu zenean, Gaztediko neskak galtzen joan arren, esperantzaz beterik eta gogotso itxaron zuten bigarren denbora.

Bigarren denboran, trebeago aritu ziren gasteiztarrak, eta partiduko lehenengoa eta bakarra izan zen eta hainbeste espero zuten entsegua lortu zuten. Zehazki, 75’ minutuan egin zuen Yaiza Cembellinek. Hala ere, ez zuten transformatzerik lortu. Entsegu hortara iristea asko kostatu zitzaien arren, azkenean heldu zen eta merezi izan zuen, gazteen motibazioa handitzeko. Hori gutxi balitz bezala, partiduko azken minutuetan indar handia erakutsi zuen Gaztedik eta oso ondo antolaturik lan egin zezaketela erakutsi zuten.

Orokorrean, Gaztediko neskei ikasteko asko balio izan zien partidu bat izan zen. Errugbiaz gozatu ahal izan zuten eta hurrengo partiduan berriz ere guztia emateko grina piztu zaie. Partiduan zehar akats asko egin arren, beste gauza asko ondo egin zituen Gaztedik, eta akats horiek hurrengo partidurako hobetzea izango da gasteiztarren hurrengo helburua. Bestalde, sub-16tik igotako gazteek talde berriaren jokatzeko era ezagutzen hasi ahal izan dira eta berriak, berriz, errugbiarekiko sentsazioak jasotzen hasi ahal izan dira. Azkenik, aipatu beharra dago oso ondo pasatzeaz gain, sentsazio onekin atera zirela Gaztediko neskak.

Fecha

18/10/2022


Comentarios

0


Categorías

Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Kronikak, Orokorra


Partekatu artikulu hau: