Gaztedi R.T. Euskaraldiarekin bat!
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia eta Gaztedi Rugby Taldetik Ariguneak sortzeko lan egingo dugu! Atzo goizean, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean […]
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurtengo Euskaraldia eta Gaztedi Rugby Taldetik Ariguneak sortzeko lan egingo dugu!
Atzo goizean, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean Euskaraldiaren berri emateko prentsaurrekora gonbidatu gaituzte gure esperientzia kontatzeko eta han izan gara Osatek, Oreka IT, Albaitaritza SA, Medicus Mundi Bizkaia eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ordezkariekin batera. Parte-hartzaileen artean zeuden Goiatz Urkijo Euskaraldiaren koordinatzailea eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria. Gainera, GEU euskara elkartea zein Gasteizko Euskaraldia batzordekoak ere han izan dira. Ordezkari politikoak ere bertaratu dira, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua, Gasteizko alkateorde eta euskara zinegotzi Iñaki Gurtubai eta Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiaren zuzendari Lexuri Ugarte.
Gaur hasi da entitateok parte hartzeko epea, beraz, lanean hasteko garaia da. Gogora dezagun, lehen bi aldietan bezalaxe, AhoBizi eta BelarriPrest moduan izena eman dezakegula bakoitzak, 15 egun horietan zehar Euskaraldiak eskatzen dituen konpromezu indibidual horiez betez. Gainera, aurten ere, Ariguneak sortzeko aukera izango dugu entitateok, eta Gaztedi Rugby Taldean, Arigune horiek identifikatzeko eta sortzeko lanean hasiko gara. Behin hau eginda, Gaztedi gisa izena emango dugu Euskaraldian parte hartu eta Ariguneekin lan egingo dugula adierazteko.
Adi egon, 6 hilabete segituan igaroko dira eta! Anima zaitez Gaztedirekin Euskaraldian parte hartzera!