Skip to main content

Liga Vasca Femenina

La Unica
32
Gaztedi Neskak
14

Gaztedi vs La Unica

Aurreko larunbatean, martxoak 7, gure neskek Iruñean jokatu zuten Euskal Ligako azken aurreko partidua La Unicaren aurka, UPNA-ko zelaian, arratsaldeko […]

Aurreko larunbatean, martxoak 7, gure neskek Iruñean jokatu zuten Euskal Ligako azken aurreko partidua La Unicaren aurka, UPNA-ko zelaian, arratsaldeko lauretan. Egun eguzkitsua eta tenperatura ona zela eta, gure jokalariek, disfrutatzeko partidua izango zela espero zuten, astean zehar entrenatutakoa erakusteko irrikitan zeudela.

Jardunaldiari hasiera emateko, gure 11 zenbakia, Naia Araoz, laugarren  minutuan lehenengo entsegua eskaini zion Gaztediko neskei. Gasteiztarrak, defentsa apurtu eta egindako lasterketa azkarrari esker, baloia makilen azpian jarri zuen, eta June Sanchez- en ostikadari esker 7 puntu batzea lortu zuten Gaztedi taldearen alde.

Hortik aurrera, gure neskek defentsa ona egiten saiatu ziren arren, ez zuten defentsa guztiz gogor eta bateratu bat lortu; hori dela eta, La Unica-ren eskutik hainbat entsegua etorri ziren. Gure aurkariek, hiru entsegu eta transformazio bat lortu zuten, partiduaren lehenengo zatiari 17 -7 amaiera emanez.

Bigarren zatia hasi bezain laster, gasteiztarrek kementsu ekin zioten erasotzeari; baina 49. minutura heldu arte, bigarren entsegua lortu zuten, Claudia De La Loma-ren eskutik. Hori eta lortutako transformazioa, nafartarrengandik gertuago kokatu zituen. Hala ere, La Unicaren joko sendo eta disziplinatuari esker, beste hiru entsegu lortu zituzten, partiduari amaiera emanez markagailua 32-14 utzita.

Gaztedik mele gogorrak izango zirela bazekien, urte eta partidu mordo bat bizkarrean daramatzaten aurrelariak baititu Iruñeako taldeak, baina hala ere, gure neskek ez zuten amore eman eta hasieran kostatu bazitzaien ere, azkenean lortu zituzten meleak irabaztea. Bestetik, ¾-ak baloia alde batetik bestera ondo mugitzea lortu zuten, baina La Unicaren neskak ez zien erraz ipini eta jokaldiak ensteguan amaitzea zaila egin zitzaien gasteiztarrei.

Amaieran, markagailua ez zen gure alde gelditu, eta horregatik lanean gogor jarraituko dugu bi aste hauetan, izandako akatsak zuzentzeko eta Euskal Ligako azken partiduan zer egiteko gai garen erakusteko.

Aida eta Irati

Fecha

13/03/2023


Comentarios

0


Categorías

Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Kronikak


Partekatu artikulu hau: