Gogor hasiko gara
Larunbat honetan, urtarrilaren 7an, Gaztedi Neskok Durangoren aurka jokatuko dugu gure seigarren jardunaldia arratsaldeko 15.00etan Arripausuetan. Gabonak entrenamenduz josi eta […]
Larunbat honetan, urtarrilaren 7an, Gaztedi Neskok Durangoren aurka jokatuko dugu gure seigarren jardunaldia arratsaldeko 15.00etan Arripausuetan.
Gabonak entrenamenduz josi eta gero, urteko lehenengo partidua izanik gogotsu gatoz Durango berri eta indartsu baten aurka lehiatzeko.
Partidu honetan, aurrelarien lana eta hiru laurdenen arteko komunikazioa izango dira gakoak, izan ere, durangarren jokoa bizkorra eta argia da eta esku arteko transmizioa ondo landuta dute.
Gure lanari dagokionez, hilabete hauetan landutako teknikak eta hobekuntzak praktikan jartzea izango da helburua. Erasoan, baloiaren transmizio ona eta intentsitatea izango ditugu helburu. Horrez gain, aurrelariek lan gogorra izango dute ruck guztiak landu eta irmotasuna mantentzen.
Partidu pareko bat antzematen dugu eta horrek errugbi polit eta erakargarri batetaz gozatzeko aukera emango die ikusle guztiei.
Aupa Gaztedi!
Fecha
05/01/2023
Comentarios
Categorías
Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Orokorra
Partekatu artikulu hau: