Goian bego
Duela gutxi “Osimo” (Roberto Sáez de Navarrate) gure kide eta lagunaren heriotzaren albiste tristea iritsi zitzaigun. Inefeko ikasketak Madrilen amaitu […]
Duela gutxi “Osimo” (Roberto Sáez de Navarrate) gure kide eta lagunaren heriotzaren albiste tristea iritsi zitzaigun.
Inefeko ikasketak Madrilen amaitu eta Getaferekin errugbia ezagutu ondoren, Roberto etxera itzuli zen eta Gaztedi R.T. taldean sartu zen. Gizonezkoen taldeko jokalari eta entrenatzaile aritu zen Lehen Mailan. Gizonezkoen Euskal Selekzioa kadete eta senior maila ere entrenatu zituen garai hartan.
Laurogeiko hamarkadaren amaieran eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran errugbiaren hazia erein zuen Ramiro de Maeztu Institutuan, eta bere ekimenetik gaur egun gure Gaztedi Neskak taldearen ernamuin izan zen neska-talde handia erakarri zuen Gaztedira.
Bizitzak banandu gintuen arren, gogoan izango zaitugu mutil puxka zinen moduan.
Goian bego Roberto.