Skip to main content

DHB

Vithas Gaztedi
29
Eibar Rugby Taldea
21

Jardunaldi biribila

Jardunaldi biribileko asteburua izan da honakoa Vithas Gaztediko senior taldeentzat, Gamarrako udal zelaian. Euskal Ligako Vithas Gaztedi B-k Domiberia R.C. Rioja-ren […]

Jardunaldi biribileko asteburua izan da honakoa Vithas Gaztediko senior taldeentzat, Gamarrako udal zelaian.

Euskal Ligako Vithas Gaztedi B-k Domiberia R.C. Rioja-ren aurka aurretik jartzen hasi zuen norgehiagoka. Azkenik mami handirik gabeko partida izan zen, eta hala islatzen du markagailuak, 60-0 arabarren alde.

Igandean bizitako partida erabat bestelakoa izan zen, Gamarran bertan jokatu bazen ere. Beste behin, zalegoa erakartzen duten neurriko partida izan zen.

OBMko Vithas Gaztedik arerio handi baten aurka neurtu zituen indarrak; txapelketa goi mailan amaitu duen Eibar Rugby Taldea.

Zuzen-zuzeneko lehia jokatu zuten talde biek. Berebiziko erritmo batekin, jokaldi ederrak eraiki zituzten azken unera arte. Vithas Gaztedik lortu zuen garaipena, 29-21.

Azpimarragarri genuke aurrelarien lana bereziki, are gehiago etxeko taldeko hirugarren lerroak egindako lana, zalantzarik gabe orain arte denboraldiari osoan egindako partidarik onena izan baita.

Horrela, eta matematikoki liga mantenduta, talde gasteiztarra sailkapeneko bosgarren postuan kokatu da, baina jardunaldi baten faltan, hirugarren postuan kokatzeko aukerekin, bi puntuko aldea besterik ez baitute beraien artean.

Fecha

13/04/2022


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: