
Kamalehoiak bueltan
Biharamun astea izan genuena… Sevillako Mater Series nazionalean hartu du parte Gaztedi Rugby Taldeak, eta gure burua zoriondu behar dugu honako saria lortu eta gero.

Gertakizun historikoa izan da emakumezko kirolarentzat, eta baita gure klubarentzat. Horrenbeste sentimendu bizitzeko aukera izatea, eta gure seme-alabekin kirola partikatzea izugarria da.
4 partida intentsu izan dira, eta hainbeste sentimenduren artean, epaileen zorion hitzek gure lana baikorra dela baieztatu dute.

Klub barruan historia egin dugu, eta oso harro gaude horretaz. Lortutako hau gutxietsiko lukeenik balego ere, gu ezin pozago gaude egindako ekintza gogoangarri honekin. Aupa Kamalehoiak Gaztedi!