Skip to main content

Lege Oharra

Nortzuk gara?

Gaztedi Rugby Taldea, www.gaztedirugby.eus webguneen titularrak, helbide honetan du egoitza soziala: Aiztogile Kalea 15 baxua, Posta kodea: 01001 Gasteiz. IFK: G01045384.

Merkataritza Erregistroko inskripzioa

Gure enpresa Arabako Merkataritza Erregistroan dago inskribatua: 1731. liburukia, 49. folioa, 0 liburua, VI-20560 or ria, 1. inskripzioa, IFK: G01045384.

Harremanetarako gure datuak

Telefono-zenbaki honen bidez gurekin harremanetan jar zaitezke: 945 303 045. Baita helbide elektroniko honen bidez ere: info@gaztedirugby.eus.

Zure onespena eta adostasuna ditugu

Gure webgunea erabiltzean, lege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak irakurri, ulertu eta onartu dituzula ulertuko dugu, baita Pribatutasun-politika ere, sartzeko unean argitaratuta dagoen bertsioan.

Hala ere, webguneko atalen batek aldez aurreko baimena eskatu ahal izango dizu, eta hori ezinbesteko baldintza izango da atal edo zerbitzu horretan sartzeko.

Lege-ohar honekin ados egon ezean, ez erabili webgunea, mesedez, erabiltzeak Lege-oharrean zein Pribatutasun-politikan jasotako lege-zehaztapenak onartzea baitakar.

Erabiltzaileak modu leial eta legitimoan erabiliko du webgune hau, trafikoari dagozkion lege eta erabileren arabera. Era berean, ez du Gaztedi Rugby Taldearen irudia, interesak edo eskubideak kalte ditzakeen jokabiderik izango.

Baldintzak eta eduki-aldaketa

Gaztedi Rugby Taldea webgune honetan ageri diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita edonoiz eta aurrez ohartarazi gabe edukiak eta informazioa zabaltzekoa ere. Hori dela eta, gomendagarria da arrazoizko maiztasunez kontsultatzea, aldaketarik egongo balitz ere.

Hizkuntza

Hemos adaptado los contenidos de nuestra página web al euskera. En cualquier caso, si existiera discrepancia entre la Gure webguneko edukiak euskarara itzuli ditugu. Edonola ere, gaztelaniazko bertsioaren eta euskararen artean alderik balego, gaztelaniazkoa lehenetsiko da.

Jabetza intelektualaren edota industrialaren eskubideak

Zer babesten da?

Gaztedi Rugby Taldea da webgune hau osatzen duten edukiaren eta elementuen titularra (webguneko orrialdeetako iturri-kodeak, testuak, irudiak, diseinua, logotipoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertzial edo ezaugarri bereizlea, soinuak eta gainerako elementu grafiko zein soinudun guztiak). Zerrenda hori ez dago itxia, adibidea baino ez da, eta aipatu elementuak behar bezala babesturik daude, Jabetza Intelektual eta Industrialari buruzko araudien arabera.

Zein erabilera egin dezake erabiltzaileak?

Erabiltzaileak edukiak arduraz eta egokiro erabili behar ditu, legearen, moralaren eta ordena publikoaren arabera. Erabiltzaileak baimena du Gaztedi Rugby Taldearen webgune honetako informazioa ikusteko, baita erreprodukzio pribatuak egiteko ere (deskargatu eta sistema informatikoan gorde besterik ez), betiere elementuak erabilera pribatura mugatzen badira.

Informazioa kazetaritzarako erabiltzen bada: 

Gure informazioa kazetaritzarako erabil daiteke, eta hedabideak argitaratu nahi den edozein informazio-mota kontrastatzera gonbidatu nahi ditugu. Edukiaren osotasuna errespetatzeko eta jatorrizko iturria Gaztedi Rugby Taldearen webgune hau izan dela zehazteko eskatzen dugu.

Debekaturiko ekintzak: 

Aurreko paragrafoan espresuki ezarritako helburuetatik at, debekatua dago webguneko edukiaren erabilera, hedapena, eraldaketa eta hirugarrenei lagatzea, baita haren erreprodukzioa, transformazioa edo edozein bide eta teknologia bidezko komunikazio publikoa ere.

Beti gure adostasunarekin:

Erabilera horietakoren bat egin nahi izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete eta Gaztedi Rugby Taldearen aldez aurreko adostasun adierazia eska dezakezue.

Lege-akzioak gauzatzea:

Gaztedi Rugby Taldea bere eskubideak babesteko beharrezko lege-akzioak hasteko eskubidea du.

Zure segurtasunak kezkatzen gaitu

Webgune honetan, beharrezko segurtasun-neurriak hartu ditugu informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko, baita datu pertsonalak babesteko ere.
HTTPS protokoloa (SSL) erabiltzen dugu zerbitzariaren eta erabiltzailearen arteko komunikazio-kanal segurua ezartzeko, haren datu pertsonalak bidaltzeko. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez emateak erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzariaren artean trukatzen den informazioaren konfidentzialtasuna bermatzea dakar; izan ere, bien artean konexio zifratua ezartzen da, SSL protokoloa erabiliz, eta, horri esker, hirugarrenek ezin dute bidalitako informazioa eskuratu.

Erantzukizunetik salbuestea

Webguneak ahalik eta eraginkortasun handienarekin funtzionatzeaz eta bere helburua betetzeaz arduratu gara. Hala ere, Gaztedi Rugby Taldea ez du erantzukizunik hartuko bere gain honako hauek daudenean: balizko akats tipografiko edo zenbakizkoak, disfuntzioak edo anomaliak funtzionamenduan, webgunea edo zerbitzaria kaltetu duen malwarea, ezta hirugarrenen webguneetan egon daitezkeen esteken edukiaren egiazkotasunari eta zehaztasunari dagokienez ere.

Hirugarrenen webguneetarako estekak

Gaztedi Rugby Taldearen Webguneek hirugarrenen beste baliabide edo webgune batzuetarako estekak edo sarbidea eman ditzakete, zure interesekoak izan daitezkeelakoan edo gure zerbitzuren bat eskaintzeko beharrezkoak direlako.

Edonola ere, guk ez dugu webgune horien gaineko kontrolik: Gaztedi Rugby Taldea ez du estekaturiko webguneekin loturiko inolako ardurarik, eta ez da haien funtzionamenduaren, edukien eta zerbitzuen erantzule, ezta webgune horietan ageri diren estekena ere.
Irakurri webgune horien lege-oharrak eta pribatutasun-politikak zure datu pertsonalak bertan sartu baino lehen, eta, zalantzarik izanez gero, jo zuzenean webgune horietara beren pribatutasun-politiken gaineko informazio gehiago jasotzeko.

Hirugarrenen webguneetatik gure webgunerako estekak

Beste erakunderen batek gure webgunerako lotura egin nahi badu, baldintza hauek bete beharko dira:
Gure edukiari lotzeko, Gaztedi Rugby Taldearen berariazko baimena beharko da.

Nolanahi ere, “hiperesteka” ezartzeak ez du esan nahi harremanik dagoenik Gaztedi Rugby Taldearen eta lotura hori egiteko erabili den webgunearen edo atariaren titularraren artean, ezta hiperesteka hori ezagutzen eta onartzen denik ere.

Hiperesteka ezartzen duen webguneak ez du jasoko moralaren, ohitura onen eta orden publikoaren aurkako informazio edo eduki ez-zilegirik.

Espresuki debekatuta dago Gaztedi Rugby Taldearen webguneko orrialde bat beste webgune batean aurkeztea (“framing” izeneko teknika).

Debekatuta dago “in line linking” teknikaren bidez Gaztedi Rugby Taldea zabalduriko edozein eduki-mota berea ez den beste webgune batean txertatzea.

Publizitate-edukiak

Gure webguneak publizitate-edukiak izan ditzake, edo babesleak. Iragarleak eta babesleak dira webgunean txertatzeko bidalitako materialak aplikagarriak izan litezkeen lege eta baimenak betetzen dituela ziurtatzeko arduradun bakarrak. Gaztedi Rugby Taldea ez du bere gain hartuko edukiek izan lezaketen edozein akats, zehaztasunik ez edo irregulartasunen gaineko erantzukizunik, ezta pertsonen sentsibilitatean eragin litzaketen kalteen gainekoa ere.

Jakinarazpen komertzialak

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, Gaztedi Rugby Taldea jakinarazi nahi die bere erabiltzaileei, aurretiko kontratu-harremana izanez gero, bere jarduera, produktu edota zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko diela, bere interes legitimoan oinarrituta. Horrelako informaziorik bidaltzea nahi ez baduzu, bidal iezaguzu, mesedez, hori adierazteko posta elektronikoa helbide honetara: info@gaztedirugby.eus

Horrelako jakinarazpenak bidaltzeko baimena baliogabetzeak ez du esan nahi zure datuak pribatutasun-politikan deskribaturiko gainerako helburuetarako erabiliko ez direnik.

Bezeroa ez bazara, publizitate- edota merkataritza-jakinarazpen mota horiek bitarteko elektronikoen bidez bidaliko ditugu bakarrik, baldin eta horretarako baimena ematen badiguzu, gure webgunean propio jasotako aukera klikatuz.

Sare Sozialak

Gure webguneek eta aplikazio mugikorrek gure sare sozialetarako konektoreak dituzte. Erabiltzaileak sare sozial batekin elkarreraginean aritzea aukeratzen duenean, bere jarduera sare sozial horren esku jarriko da; adibidez, cookieen bidez datuak bil daitezke, behar bezala funtzionatu ahal izateko, hala nola zure IP helbidea edo gure webguneetan zein orrialde bisitatzen ari zaren.

Gure webguneetara edo aplikazio mugikorretara egiten duen bisitan erabiltzaileak sare sozial horietako batean saioa hasten badu, sare sozialak informazio hori gehitu ahal izango dio bere profilari, eta informazio hori sare sozialera transferituko da. Datuen transferentzia hori egitea nahi ez baduzu, gure webguneetan edo aplikazio mugikorretan sartu baino lehen sare sozialeko saiotik irten beharko duzu, ez baitago gure esku gizarte-konektoreen bidezko datu-bilketa eta -transferentzian eragitea.

Sare Sozialak ez daude zuzenean ostatatuta gure Zerbitzuetan. Hirugarren horiekiko harremana beren politikek arautzen dute, ez gureek. Sare Sozial horien pribatutasun-politikak irakurtzea gomendatzen dugu, datu pertsonalen eta eskubideen bilketari eta transferentziari eta zure pribatutasunaren konfigurazioari buruzko informazio zehatza jasotzeko.

Sare Sozialek dakartzaten arriskuak ere gogorarazi nahi dizkizugu: horien erabilera profesionala egiten dugu, eta, beraz, informazio profesionala besterik ez ematea gomendatzen dizugu, ez pertsonala edo eremu pribatuari edota intimoari buruzkoa (argazkiak, bideoak, lehentasunak, zaletasunak, etab.).

Jurisdikzioa eta eskumena

Honako baldintza hauen interpretazioarekin zein webgune honetako zerbitzuekin zerikusia duen beste edozer konturekin gatazkarik badago, Jurisdikzio eta Araudi aplikagarria espainiarra izango da, eta Auzitegi eskuduna Gasteizkoa