DHB
Lehen Taldeak garaipen handia lortu du Gamarran Bera Beraren aurka
Goiza euritsua izan zen Gamarran, baina horrek ez zuen eragotzi harmailetan ikusle ugari egotea estreinatu berri den urteko lehen partida […]
Goiza euritsua izan zen Gamarran, baina horrek ez zuen eragotzi harmailetan ikusle ugari egotea estreinatu berri den urteko lehen partida ikusten.
Bera Berari ere irabazi zioten 18 urtez azpikoen aperitiboaren ondoren, Lehen Taldeak denboraldiko lehen finaletako bati egin behar zion aurre, beste urtebetez zilarrezko maila nazionala mantentzeko. Final bat Donostiako Bera Bera bezalako aurkari zuzen baten aurka.
Partida goitik beherakoa izan zen, hasieran bisitariak nagusitu baitziren hiru laurdeneko jokaldi ikusgarriekin. Baina Gaztedi lerroak estutzen joan zen, melean bere nagusitasuna markatuz eta txukun jokatuz, eta horri esker pixkanaka markagailuan gailentzen joan zen, harmailetan ikusleen gozamenerako oso argia zen bigarren zatiarekin.
Garaipen handia, beraz, bonus erasokorra barne, lehen itzulia zazpigarren postuan itxi eta oxigenoa hartzeko.