Skip to main content

Senior Femenino

Durango RT
27
Gaztedi Neskak
21

OLENTZEROK IKATZA EKARRI BEHAR ZUEN

Pasaden larunbatean, urtarrilaren 7an, Neskok Arripausuetan jokatu genuen aurtengo lehenengo partidua Durangoren kontra. Partidu hau abenduan jokautu behar zen, baina […]

Pasaden larunbatean, urtarrilaren 7an, Neskok Arripausuetan jokatu genuen aurtengo lehenengo partidua Durangoren kontra. Partidu hau abenduan jokautu behar zen, baina Euro Basque torneoa dela eta atzeratu egin zen. Durangoren kontra jokatzean bukatu da Ohorezko mailaren lehenengo buelta.

Egun haizetsu bat izan zen. 14 jokalari besterik ez ziren agertu Durangokoen aldetik; nahiz eta abantaila hori izan, bagenekien partidu zaila izango zela, neska hauek oso azkarrak dira eta.

Bertakoen baloi jabetzarekin partidua hasi zen arren, haien zelaian eman ziren partiduaren lehenengo minutuak. Durangotarrak gure defentsa txarraz baliatuz zelai erditik lortu zuen alde egin eta entsegu egitea. Haien lehehengo puntuak lortu ondoren, Gaztedikoak serio jarri eta indarrez eta kostata gure zentru gazteak 7 puntu lortu zituen. Hainbat kolperen ondoren, etxekoak beste 5 puntu lortu zituen eta hórrela bukatu zen lehenengo denbora. Gaztedik pare bat aukera galdu zituen markagailua aldatu ahal izateko.

Gaztedik gogotsu hasi zuen bigarren denbora, Junek hainbat aurkalarietatik ihes egin zuen eta entsegua lortu zuen, baita ondorengo transformazioa ere. Pare bat lasterketa ondoren Durangokoak beste entsegu bat lortu zuten, ez zen denbora asko pasako beste 7 puntu lortu arte. Hamabost minutu geratzen zirenean, Gaztediko aurrelariek bere indarra erakutsi zuten mele bat entsegu batean bihurtuz. Bost minutu ondoren, txartel hori bat lortu genuen hainbeste kolpe egiteagatik. 26 neska zelaian egon arren, Durangoren beste entsegu batekin bukatu zen partidua, 27-21.

Aipatzeko akats zigortuak egin zirela defentsan eta gure transformazio portzentaia gero eta altuagoa dela.

Fecha

12/01/2023


Comentarios

0


Categorías

Emakumezkoen Euskal Liga, Gaztedi Neskak, Kronikak


Partekatu artikulu hau: