Skip to main content

S14

S14 Vithas Gaztedi A vs Zarautz Beltza

Gamarrak beso zabalik hartu zituen Vithas Gaztedi Ako Sub-14ak. Gainera, eguraldiak bakerik emango ez zuela sala ziezagukeen zelaiko leiak. Partida […]

Gamarrak beso zabalik hartu zituen Vithas Gaztedi Ako Sub-14ak. Gainera, eguraldiak bakerik emango ez zuela sala ziezagukeen zelaiko leiak. Partida osoan zehar iraun zuen zeruak urdin, jokalarien eskuek gorri, eta beren bihotzek sutan, irrikitan baitzeuden beren pasiorik gogokoenaz gozatzeko. Horrela eman zion epaileak partidari hasiera, pandemia madarikatu honek eragindako 20 eguneko etena eta gero..

Gure neska-mutilek “bihar partida dugu” sentsazioarekin egin zuten lo larunbatean. Tinko bete zuten beren lana, eta pozez gozarazi zituzten bai guraso eta baita Gamarrako instalazioetara hurbildutako familia handi honen parte garenok. Taldeak seriotasunez jokatu zuen, modu ordenatuan eta lan handia eginez. Bestetik, Zarautz Beltzakeko lagunek ere gogotsu egin zieten aurre, eta kontuan izatekoa da, batez ere autobusezko bidaian zehar matxura mekaniko bat izan eta gero.

Ia ordubetez gozatu zuten jokalariek beren kirolaz, plakatu egin zuten eta ahalegin handiak egin zituzten. Ez dezakegu gehiagorik eskatu.

Ez nuke kronika hau epailea aipatu gabe amaitu nahi. Oraingoan Pedro Montoya jaunaren lana goraipatu nahiko genuke, Telmo Ibabe tutorizatzen ibili zena, egun Sub-16 dena eta urte bikoitietan Sub-14en taldekide izan dena, beraz, badago etorkizuna.

Emaitzari buruz galdezka ibiltzekotan, bai, irabazi egin zuten, baina hori gutxiengoa da.

Fecha

01/02/2022


Comentarios

0


Categorías

Kronikak, Lehiaketa, Orokorra


Partekatu artikulu hau: